miércoles, 23 de noviembre de 2016

Euskararen Nazioarteko Eguna Gu ta Gutarrak-en

Gu ta Gutarrak programa jakin du zuetako askok euskara ikasteko saioa erabiltzen duzuela. Mugikorra edota beste edozein gailu erabili, grabatu zure esperientzia eta bidali bideo bat gutagutarrak@eitb.eus helbidera edota whatsapp bidez 655283427 telefono zenbakira.

Datorren abenduaren 3an izango da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta 'Gu ta Gutarrak' saioak modu berezian ospatu nahi du egun handi hori. Zuetako askok eta askok esan diezue euskara ikasteko baliatzen duzuela saioa; euskaltegietan, ikastetxeetan, ospitaleetan, han eta hemen, euskaren alde haien aletxoa uzten dutela esan ohi diezue.

Bada, hori horrela dela ikusi nahi dute. Hitzez esan diezuena, bideo formatuan ikusi nahi dute orain. 'Gu Ta Gutarrak' saioa nola eta non ikusten duzuen azaldu, euskara ikasteko zenbateraino izan zaizuen baliagarri. Jasotako bideoen aukeraketa bat saioan bertan ikusteko aukera izango duzue abenduaren 3ko astean eta baita 'Gu Ta Gutarrak' saioaren webgunean ere.

Beraz, hartu mugikorra edo beste gailu bat, eta grabatu zure esperientzia. Gogoratu, hobe dela bideo horiek horizontalean grabatzea.

Oharra: Bidaliko duzun edukia Interneten, telebistan eta irratian erabili ahal izango du EITBk

GORA GU TA GUTARRAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario